Miribilla-ko lehen partiduan (bihar 18:00etan) frantziarren arteko lehia; bigarrenean, Armintzako zalea banatuko duen faborito gabeko partidua

Brefel eta Urrutia Banakako Pala Txapelketako garaile suertatu ziren pasa den ostiralean eta bihar, bigarren kanporaketan, Necol eta Zubiri izango dituzte aurkari BIZKAIA frontoian. Bi partiduek jarraitzaileak banatuko dituela argi dago. Batzu lurralde kideak dira, besteak herrikideak.
Brefel-ek Necol menderatzeko nahia izango du eta alderantziz. Bilborarteko bidaia elkarrekin milaka aldiz eginikoak dira eta beste behin ala egingo dute. Halere, oraingoan bakoitzak bere intentzioak ondo eskutuan eramango ditu. Nahiz eta biek aurkariaren habileziak zein gabeziak ondo ezagutu kantxaratuko dituen taktikak gordetzera joko dute. Bien jokuan indarra da nabarmentzekoa eta berori egokien erabili eta kontrolatzen duenak egingo du aurrera.
Arratsaldeko bigarrena, armintzarren artekoa da. Zubiri eta Urrutia lehian. BIZKAIA frontoian lagun amankomunak izango dituzte baina baten edo bestearen alde jarri beharrekoak ugari. Urrutia Landeta-ri ‘aixe’ irabazita sailkatu da bigarren kanporaketa honetara eta badu gaitasunik aurrera egiteko. Horretarako, Mungiako aurrelaria baino indartsuagoa den Zubiri menderatu beharko du. Indartsuagoa bai baina irregularragoa ere bai. Aukerak biek izango dituzte.