Normalean raketan aritzen dira baina euskal jokamoldea probatu eta gustatu zaie, batzu oso ondo egokitu direlarik

Bolivian Munduko Pilota Batzarrak antolatu duen pilota egonaldian gauza interesgarri ugari ikusi dituzte bertaratutako Zuzendari Teknikoak (kepa arroitajauregi) eta bere laguntzaileak (Jesus perez). Horren artetik, nesken gomazko palarako dohai eta gogoa nabarmendu behar.

Bolivia-ko neskek lehen aldiz hartu dute eskuetan Gomazko Paleta. Normalean raketarekin aritzen dira eta paletak duen pisuarekin harrituta geratu dira. Dena den, bi-hiru entrenamendu burutu ostean nahikoa ondo egokitu dira. Hobetu beharra daukate noski baina gogoa eta trebezia ez zaie falta. Beraien ibilbidea, irekitako bidea egoki jarraitzen badute bertan ‘formatutako’ teknikariekin, oparoa izan liteke paleta probatu duten gehienak neska gaztetxoak bait dira. Adina 15-22 artekoa izan da parte hartu dutenen artean.

Eskuzko pilotariak ere ugari aritu dira lanean eta ilusioz gainera. Lan egiteko gaia badago Bolivian eta bertako agintariek pilotariek jartzen duten besteko gogo eta ilusioa jartzen badute epe laburrean izan daiteke pilotari txukunik Bolivian. Orain, jarritako lehen harriari jarraipena ematea da kontua, hortan saiatzeko konpromizua hartua dauka bertako federakuntzak. ANIMO!!