Argentinarrak beste behin bere ahalmena agerian utzi du finalean Gaubeka menderatzeko

Munduko Pilota Batzarraren Banakako Pala Txapelketaren nagusitzak Pablo Fusto argentinarrarengan egoten jarraitzen du. Larunbateko finalean, aurreko urteetako azken partiduetan egin duen bezala, 3-0 menderatu zuen Esteban Gaubeka, armintzarrari inolako aukerarik eman gabe.

Pablo Fustok bere seigarren titulua erdietsi zuen, azken bostak jarraian lortuta. BIZKAIA frontoian galtzea zer den ez daki eta horretarako argudioak zeintzu diren argi utzi zuen larunbatean bildutako jendetzaren aurrean. Eskuineko hatzamarra lokartuta jokatu bazuen ere, arraila tarteko, bera oso bizi aritu zen. Gehienbat ezkerrez maneiatu zuen partidua nahiz eta eskubiz ere txukun aritu.

Estaban Gaubekak ezin izan zuen argentiarra mugitu arazi gehienetan agintea aurkariak eraman baitzuen eta horrela ezinezko izan zen joku bakar bat ere irabaztea.

Pablo Fusto Bilboko BIZKAIA frontoien garaitezina dela pentsatzen dute askok, ala ote?

Hirugarren postua Ibargaraik erdietsi zuen Ibai Perez garaituta (3-1) eta horrela hurrengo urteko eskaileran berriz ere Fusto ekidingo du.