Bihar hasiko da Mungiako Udal pilotalekuan palista onenen urteko lehiaketa nagusia (19:30etan)

 

Munduko Pilota Batzarraren urteroko Binakako Pala Txapelketa Nagusiak bihar ekingo dio ibilbideari. Mungiako udal pilotalekuan jokatuko dute txapelaren bila arituko diran lau bikoteak.

Txapelketa etxeko pilotariak irekiko du. Ander Landeta eta Brefel Gaubeka eta Ibai Perez-en contra arituko dira. Mungiarrak ez du animorik faltako. Bestalde, Euskadiko txapela elkarrekin jantzi ostean, aurkari izango dira oraingoan Gaubeka eta Brefel. Faborito gabeko partidua.

Bigarren lehia are eta interesgarriagoa agertzen da. Zubiri-Imanol bikoa, iaz txapela lortutakoak, aurtengo faborito nagusien aurka lehiatuko baitira. Fusto eta Ibargarai elkarrekin nola moldatuko diren ikusteko balioko du lehen partidu honek eta emaitza ikusten denean faboritoago izan litezke argentinarra eta nafarra.