Ostiralero, bertako udal pilotalekuan jokatuko da Munduko Pilota Batzarraren BINAKAKO txapelketa zeinetan giroa eta jokua ziurtatuta dauden

Munduko Pilota Batzarraren Binakako Pala Txapelketa Nagusia aurkeztu da gaur eguerdian Mungiako Torrebillela jauregian. Bertan, Mungian, jokatuko da beste behin txapelketa osoa. Iaz ikaragarrizko arrakasta izan zuen lehiaketak eta aurten ere antzerako giroa eta jokua iragartzen da bertan. Palazale ugari dago inguruan eta bertan izango dituzte ikusgai jokamoldeko izarrak.
2016. urtekoaren bidetik dator aurtengoa ere, hau da, pilotariak nahasian izango dira bakoitzak bere burua gorenera eraman nahiko duelarik. Sei ihardunaldia izango ditu ligatxuak eta denak partidu ezberdinak izango dira. Ostiralero jokatuko dira partiduak, nahiz eta larunbat bat ere tarteko izango den apirilaren 1ean final nagusia iragarriaz.
Hilabete luzez palarako zaletasuna duenak badauka non gozatua, Mungia da bilgunea.

ERANSKIÑA