Olatz Arrizabalaga eta Itsasne Agirre menderatu dituzte Durangoko Ezkurdi frontoian (30-16), beste behin, bikote handia osatuaz

 

Azken urteetan Nesken Gomazko Paletak eman dituen bi izar nagusienetakoak oraindik esateko asko dutela nabarmen utzi dute agerian  Durangon. Itsaso Pradera eta Laura Saez-ek beste behin maila bikaina kantxaratu dute, asko gehitu dute eta Arrizabalaga-I.Agirre bikoa ‘txiki’ utzi dute Ezkurdi Jai Alai frontoian (30-16).

Partidua emaitzak erakusten duena baino zailagoa izan da halere garaileentzat, gazteak ere joku maila ikaragarria erakutsi baitute. Olatz Arrizabalagak pilotakada itzelak jo ditu ezker eta eskuin, jokaldi bikainak ere bai. Amurrioko atzelariak, beste behin, bere gorakada nabarmena agerian utzi du. Dena den, ez da nahikoa izan bikote sendo eta esperientziaz jantziago baten aurrean. Laura Saez izan da laukotean onena. Eusten beti bezain bikain, agintzen eta zuzentzen ere bai eta hori gutxi balitz txokoan bukatutako zenbait tantu de ‘chapeau’. Itsaso Praderak itxura askoz hobea eman du gaur larunbatean Garai-n adibidez erakutsitakoarekin konparatuz. Oraindik badu jokurik mallabiarrak.

 

Denak bihar Mallabian

 

Zirkuituko hurrengo bi partiduak Mallabian jokatuko dira bihar igandea, goizeko 11:30etan hasita. Ligatxua bi partiduren faltan geratuko da orduan eta puntuaketari begira asko izan liteke erakabita edo erabakitzeke.

Goikoetxea-Etxaniz eta Arrizabalaga-Saez da lehen lehia, bigarrena N.Martin-Villanueva / Pradera-Isasmendi. Lehen partiduan urdinenganako joeratxoa somatzen da baina kontuz liderra den Leire Etxaniz-ekin. Bigarren partiduan ez dago faboritorik nahiz eta Nagore Martin-en joku puntua erabakiorra izan daitekeen.