Euskal Selekzioa parte dela trinketeko Eskuz Binakako eta ezker hormako Larruzko Paletako lehiaketak jokatuko dira bihar hasi eta iganderarte
Angelun bukatu berri den Munduko Kopan izaniko hainbat pilotari Sopela eta Abadiñon izango dira hurrengo egunetan. Bolivia, Txile, Argentina, Estatu Batuak edo Venezuela-ko pilotariak jokatuko dute bai trinketean zein ezker horman euskal selekziokoekin lehiatuaz.
Trinketeko txapelketa Abadiñon jokatuko da, Larruzko Paletakoa aldiz Sopelan. Eskuz zein paletaz euskaldunak dira faborito baina argentinar zein bolibiarrak, azken hauek eskuz, beren maila agerian utzi nahiko dute. Ligatxuko partiduak hiru egunez jokatuko dira eta taldeburuak egingo dute aurrera finalak larunbat eta igandez jokatzeko (atxikita TALDEAK eta KARTELDEGIA).

:arrow: TXAPELKETAKO EGUTEGIA: EZKER HORMAKO NAZIOARTEKO TXAPELKETA | LARRUZKO PALETA

:arrow: TXAPELKETAKO EGUTEGIA: NAZIOARTEKO TXAPELKETA TRINKETEAN | ESKUZ BINAKA

:arrow: CUADRO DE COMPETICIÓN: TORNEO INTERNACIONAL TRINQUETE, Abadiño 2017

:arrow: CUADRO DE COMPETICIÓN: TORNEO INTERNACIONAL PARED IZQUIERDA, Sopela 2017