EUSKO JAURLARITZA ETA VICOMTECH-IK4, TEKNOLOGIARIK AURRERATUENA KIROL TRADIZIONALEN SUSTAPENAREN ZERBITZUAN JARTZEA XEDE DUEN EUROPAR PROIEKTUA ZUZENTZEN ARI DIRA

 

Gaur goizean aurkeztu dute Fadurako Hobekuntza Teknikorako Zentroan, Eusko Jaurlaritzako Kirol zuzendari Jon Redondok eta Vicomtech-IK4n Re-Play proiektua koordinatzen duen Maria Teresa Linazak Kirol bakoitzaren estiloak eta joko-teknikak aztertu eta horien irakaskuntza eta entrenamendua erraztea ahalbidetuko duen hiru dimentsioko softwarea zeina datozen egunotan, entrenatzaile, kirolari amateur eta ikasle askok pilotako modalitate desberdinetan jardungo duten Fadurako frontoietan prototipoa testatzeko

Proiektua 2013an abiarazi zen, jatorrizko herrialdeetan oso sustraituta dauden jarduerei begira, Euskal  Herriko pilota jokoa eta Irlandako hurling-a edo futbol gaelikoa tarteko direla. Hilabeteko lanen ostean, zeinetan Munduko Pilota Batzarra bide lagun izan duten teknikariek, prototipoa jada pres da lehen frogak ahalbidetzeko.

Kamera berezien bitartez eta kirolarien gorputzei itsatsitako doitasun handiko mugimendu-sentsoreen laguntzaz, pilotarien mugimenduak eskaneatu eta grabatu dira, gaur goizean Faduran aurkeztu den lehen prototipoa garatu ahal izateko.

Hiru dimentsioko eta kostu txikiko software-plataforma honek kirol bakoitzari dagozkion mugimenduen estiloak eta teknikak aztertzea ahalbidetzen du,

Datozen egunotan, entrenatzaile, kirolari amateur eta ikasleek pilotako modalitate desberdinetan jardungo dute Fadurako frontoietan, gaur jendaurrean aurkeztutako prototipoa testatzeko. Kirolariek  kostu txikiko hainbat gailuren aurrean eta giltzaduretan itsatsitako sentsoreen laguntzaz frogatuko dituzte beren trebetasunak, gorputz osoaren mugimendua hiru dimentsiotan erregistratzeko asmoz.

Grabazio hauek pilotarien “mugimendu idealekin” alderatuko dira, iazko urrian Oxford-en (Ingalaterra), Mikel Egiguren zesta-puntako munduko txapelduna, Mikel Gonzalez eskularia eta Laura Saez eta Jon Arriaga palisten lankidetzaz lortutako eredutik abiatuta. Sistemaren lehen erabiltzaile hauek emandako erantzun eta iruzkinak balio handi-handikoak izango dira produktuari azken doiketak egiteko, datorren urterako aurreikusita dagoen merkaturatzeari ekin baino lehen.

Gaur eguerdian prototipoa frogatzeko aukera izan du bere garaian pilotari profesional izan zen Imanol Agirre artearrak.