Trizio-ko pilotariak, Inhar Ugarte kide duela, San Blas sariko bigarren finalerdia jokatuko du  iparraldeko Elgart-Amulet bikotearen aurka (17:00etan); finalerako lehen txartela Gonzalez-Antxia eta Garatea-Aspuru-k izango dute jokuan

Abadiñoko San Blas Trinkete txapelketaren garaia iritsi da eta igandean bertoko sari nagusiko bi finalerdiak jokatuko dira. Aurtengo erakargarritasun nagusia Augusto Ibañe Titín III-a izango da. Trizioko pilotariak iparraldeko zein hegoaldeko ‘espezialistekin’ partekatzeko aukera izango du Tornosoloko kantxan.

Errioxarrak igandeko bigarren finalerdia jokatuko du. Jaialdia 17:00etan hasiko da eta Gonzalez-Antxia / Garatea-Aspuru bikoteek zabalduko dute. Finalerdi dotorea izango da lehena ere. Garatea, errioxarra baita, Munduko Kopan txapeldun izana da orain gutxi eta oso ondo dabilen etxeko pilotariarekin egingo du bat. Aurkariak izango dituzte faborito baina kontuz abadiñar gaztearen indar eta errioxarraren ausardiarekin.

Ostean, Titín III-Ugarte eta Elgart-Amulet neurtuko dira. Errioxarra ikusteko gogoz da pilotazalea, ia bere aldrebeskeriek iparraldeko pilotari zailduak bere onetik edo jokutik atera eta finalerdia irabazteko gai den ala ez. Horretarako hegoaldeak eman duen atzelari onenetakoa darama atzean. Inhar Ugarte-k hainbat GRAVNI titulu ditu, Tornosolo Kopa, San Blas eta San Trokaz sariak,…ere ugari, garantiazko atzelaria behar luke izan.

Jaialdi benetan dotorea aurreikusten da igandekoa. Irabazleek finala hurrengo larunbatean jokatuko dute, otsailaren 6an arratsaldeko 17:00etan.