logos-trinquete-tour_80Munduko Pilota Batzarrak gidatutako zirkuituak bere bostgarren  sariketa jokatuko du Nafarroako hiriburuan; larunbat honetan finalerdiak jokatuko dira eta hurrengoan FINALAK

I.TRINKETE TOUR egitasmoaren bostgarren lehiaketak Nafarroa-ra egingo du osteratxoa. Nafarroako federazioaren laguntza tarteko, Munduko Pilota Batzarrak Mendillorri trinketean antolatu du bere hurrengo lehiaketa. Beste lehiaketetan lez, bi maila izango dira eta bakoitzean lau bikotek ekingo diote beren nagusitza erakustekotan.

Larunbat goiz zein arratsaldez izango dira partiduak, jaialdi bakoitzean promesa mailako finalaurreko bat eta Lehen Mailako beste bat jokatuko direlarik.

Promesa mailako bikoteen artean nafar pilotariak gehiengoa dira. Lau bikotetatik hiru dira bertokoak; Bengoetxea-Zabalza, Artutx-Iriarte eta Berrogi-Albiasu. Laugarrena Dima-ko Ziarrusta eta Etxebarria-k osatzen dute.

Lehen mailakoan Uriarte-Lukin eta M.Rafael-Gereñu neurtuko dira finalerdi batean, bestean M.Gonzalez-Antxia eta Gordon-Ugarte.

Finalak hurrengo larunbatean jokatuko dira, hilaren 22an, larunbat honetako garaileekin.

Atxikita programatutakoarenKARTELA