Alde batetik Ibañez-Saez / Irazustabarrena-Martin euskaldunen artekoa eta bestea Argentina-ko Zair-Garcia eta Txile-ko Bastarrica-Solas

Gaur goizean bukatu da Nazioarteko Trinkete Txapelketaren ligatxua Trinidad herrixkan eta ondorioz arratsaldeko finalaurrekoak erabakita geratu (19:30etan) dira.
Goizeko ihardunean Johana Zair eta Lis Garcia argentinarrek zein Irazustabarrena-Martin euskaldunek tramitezko partiduak aurrera atera dituzte eta taldeburu gisa sailkatu dira. Uruguay-ko Baez-Moreira hartu dituzte mendean argentinarrek (30-10) eta euskaldunek Venezuelako Rangel-Borges (30-8). Bi bikoteek nagusitza handia erakutsi dute.
Azken partiduan finalaurrekotako laugarren bikoa erabakitzen zen eta txiletarren eta uruguaiarren artekoa lehenengoek irabazi dute. Bastarrica eta Solas-ek abantaila dezentekoaz irabazi dute (30-18) parekotasun handiagoa itxaroten zen arren. ‘Etxekoek’ ez dute txarto jokatu baina pilota errez batzu galdu dituzte zeinak galbidera eraman dituzten. Arratsaldeaan finalaurreko oso interesgarriak, batez ere euskaldunen artekoa.