San Blas festak tarteko Iparraldeko Inchauspe-Harismendi eta Bielle-Lazkano arituko dira bertoko izarren aurka; M.Gonzalez-Antxia eta Gordon-Ugarte

Hiru pilota jaialdi bikain iragartzen dira aurten ere Abadiñoko Tornosolo Trinketean San Blas jaiak tarteko. Ostiralean, asteartean (San Blas eguna, feria) eta ostiralean, otsailaren 6an (finalak) hegoalde eta iparraldeko trinketista handienetakoak bertan izango dira.

Inchauspe-Harismendy eta Bielle-Lazkano dira Bidasoan onuntza etorriko direnak gehienetan jasotzen duten porrota ekidin nahian. Lehen bikoak ostiralean Mikel Gonzalez eta Ander Antxia izango dituzte aurkari. Laurak ere indarrez aritzen dira eta erritmo faltarik ez da izango Tornosolon. Gehien asmatzen dutenek eramango dute garaipena. Beste ELITE mailako finalerdia SAN BLAS egun nagusian jokatuko da, eguerdiko 12:00etan; Gordon-Ugarte eta Bielle-Lazakano neurtuko dira. Iparraldekoak dira faborito baina Kurene elkartekoak badute gaitasunik ezusteko emateko.

Lehen mailako finalerdiak ere kalitatez jantziak dira; Arabio-Aspuru / Asteasuinzarra-Eraña eta Gandiaga-Zabalza / Ziarrusta-J.Bilbao

KARTELA