logos-trinquete-tour_80M.Gonzalez-Antxia garaitu dituzte Mendillorrin jokatutako finalean (25-40); aurrez  Bengoetxea eta Zabalza-k lortu dute titulua lehen mailan Berrogi-Albiasu menderatuta (40-28)

Uriarte eta Lukin suertatu dira garaile I.TRINKETE TOUR egitasmoaren bostgarren lehiaketan. Atzo Iruñako Mendillorrin jokatutako finalean nahikoa xamur hartu zituzten mendean Mikel Gonzalez eta Ander Antxia.

Galtzaileengan zegoen faborito txartela jarrita baina ez batak ez besteak etzuten beren onenik eman. Lehen hamarkada oso lehiatua eta gogorra izan zen (10-10) baina gero tartea ireki zuten urdiñek (13-24) eta finalak emozioa galdu zuen. Uriarte eta Lukin-ek serio jokatu zuten eta merezitako garaipena lortu. Erritmo biziko finala izan zen. Halere, bukatutako tantuak baino hutsak gehiago izan ziren. Sakez egin zuen minik handiena Rober Uriartek, 15 tantu lortu baitzituen. Gonzalez-ek zazpi.

Aurrez, lehen mailakoan Bengoetxea-Zabalza bikoak lortu zuen Iruña-ko ‘mpb’ Saria (40-28). Final lehiatua izan zen eta ‘beteranoek’ lan asko egin behar izan zuten Berrogi eta Albiasu menderatzeko.