Beraien joku puntu bikaina agerian jarri eta Garate eta Ibai Perez lagun zituztela ezustekoak eman zituzten Mungia-ko lehen jaialdian

Binakako Pala txapelketa joku bikain besteko ezustekoz jantzia hasi zen ostiralean Mungian. Bi partidu ikusgarri eta lehiatu jokatu ostean Garate-Urrutia eta Necol-I.Perez izan ziren garaile. Lehen partiduan Urrutia izan zen onena, bigarrenean aldiz Necol.

Garate eta Urrutiak 2-3 garaitu zituzten Gaubeka-Gordon. 0-2 hasi ziren aurretik (9-10, 5-10) eta nahiz eta aurkariak berdindu (10-9,10-8), azken txanpa berriz ere nagusituz bukatu zuten (9-10). Gaubekak azken bi hormakoa huts egin zuen eta galbidea izan zen.

Bigarrenean ezustekoa handiagoa izan zen zeren eta Fusto-Ibargarai bikote txapelduna galtzaile atera baitzen. Necol ikaragarri bat topatu zuten eta I.Perez-ek ondo lagunduta garaipena lortuaz hasi zuten lehiaketa. Datorren ostiralean bigarren ihardunaldia.

Puntuaketa 1.Ihardunaldi OSTEAN