Kubatarra, trinketeko azken urteetako izar nagusia, beste behin Abadiñoko TORNOSOLO trinketean izango da baina lehen aldiz bertoko BANAKAKO txapelketa nagusian

 I.TRINKETE TOUR egitasmoaren laugarren lehiaketa prest du jada Munduko Pilota Batzarrak, BANAKA-ko bakarra. Durangoko Merindadearen Amankomunazgoarekin bat beste urte betez TORNOSOLO KOPA erakargarria antolatuta dago Abadiñon. Iaz Rober Uriarte eta Paxkal Ezkurra izan ziren finalean eta etxekoak lortu zuen titulua. Aurten ere faboritoen artean sartu beharra dago Uriarte baina WALTARY-k bere partaidetza ziurtatu izanak, nahiz eta lesio batetik irten berria izan, bera jartzen du favorito. Mikel Gonzalez ere txapelaren borrokan izateko asmoekin egongo da, baita Iparraldetik datozen Kurutcharry eta Bixintxo Bilbao ere.

Izar handienekin batera gazteentzako aukera ere izango da Tornosolo-n promesen mailako txapleketan. Gordon, Asteazuinzarra, Berreterbide, Artutx,…dira izen nabarmenenak.

Lehiaketa bihar hasiko da, urriaren 10ean, 26an bukatuko delarik.