Logo-Trinkete-Tour

Kubatarra, uste zuen arren, ez dago jokatzeko moduan eta Antxia-ren kontrakoa uztea erabaki du 19-4 galtzen zihoala; Ugarte, González eta M.Rafael dira 1.mailako beste garaileak

I.TRINKETE TOUR-ak bere banakako lehen lehiaketari asteburuan eman dio hasiera. Abadiñon  TORNOSOLO KOPA hasi da eta lehen garaileak UGARTE, GONZALEZ, M.RAFAEL eta ANTXIA izan dira.

Gaur eguerdian jokatutakoa izan da final laurdenetako lehen partidua eta bertan ezustekoa izan da trinketeko izar nagusia den WALTARY-k ezin izan baitu irabazi. Are gehiago, Antxia-ren aurka 19-4 galtzen zihoala partidua bertan behera uztea erabaki du oraindik errekuperatu bako lesioa tarteko. “Entrenamenduetan nahiko ondo aurkitzen izan naiz baina ez nago jokatzeko” izan dira kubatarraren hitzak. Partidu hasieratik ikusi da kubatarrak ez ziola pilotari abiadurarik ematen, deseroso nabaritzen izan zaio. Besoak oraindik ez dio funtzionatzen. Bere joku erasokorrak abiadura gabe ez du minik egiten eta jarraitzeari uko egin dio.

Aurrez, ostiralean eta gaur bertan Ugarte, González eta M.Rafael izan dira garaipenera iritsi direnak. Partidu lehiatuena eta politena Ugarte eta Palomés-en artekoa izan da lehen jardunaldian. Iparraldeko zen favorito baina Algortako txikiak bikain jokatu eta 35-40 irabazi zion. Bixintxo Bilbao izango du hurrengo arerioa. Mikel Gonzalez-ek ez zuen kupidarik izan Gereñu-rekiko (40-13). Kurutcharry beteranoa izango da berriztarraren hurrengo aurkaria. Eta iazko txapeldun Rober Uriarte-ren aurka Gasteiz-eko Mikel Rafael-ek jokatuko du gaur Aspuru abadiñarra 40-32 garaituta.

Bigarren mailakoetan, Etxebarria, Uribe, Artutx eta Joseba Bilbao-k egin dute Aurrera. Hurrengo ostiral eta larunbatez bigarren ihardunaldikoak.

Axikita emaitzak eta hurrengo karteldegia