Pasa den igande honetan bukatu da Sopelan GMGZ etxeak antolatutako III.Pala Motza Banaka eta Gomazko Emakumezkoen Paleta Zirkuitua. Bost lehiaketa jokatu dira (Getxo, Gasteiz, Deba, Iruña, Sopelana) eta lortutako puntuei ezker MITXEL FERNANDEZ (Pala Motza) eta LAURA SAEZ (Emakumezkoen Gomazko Paleta)  izan dira denboraldiko onenak.

Mitxel Fernandez-ek garaipen orokorra lortu zuen Sopelan bai, baina ez bertako lehiaketako titulua zeina Sanz-ek kendu zion. Aurrez larunbateko bina partidu eta igandeko finalaurrekoa irabazi zituzten biek, azkena ordea gaztearentzat izan zen (2-1). Finalerditan Mitxel-ek Plano garaitu zuen, Sanz-ek etxeko pilotaria Kepa Leiva.

Laura Saez gasteiztarrak ordea asteburua ondo borobildu zuen bai. Txapela nagusiaz gain titulu sopeloztarra ere lortu bait zuen Nagore Martin kide zuela. Larunbateko finalaurrekoa erraz irabazi zuen Arrizabalaga-Isasmendi bikoaren aurka eta finala, lehen set-a estua izan bazen ere (9-10), Pradera-Etxaniz garaitzea lortu zuten arabarrek. Bigarren set-a erraz, errazegi (3-12).