Joan den ostegunean, urriaren 22an, erabakita geratu zen Kepa Arroitajauregi memorialaren eskuz binakako finala Abadiñon.

Norgehiagoka tristea izan zen eta Ziarrusta-Guichanuren nagusitasuna izugarria izan zen Arabiourrutia eta Ducassouren aurka. Partida hasi zenetik, bikote gorria oso kontzentratuta eta oparirik egin gabe hasi zen, 10-1 batekin jarriz. Hortik aurrera abantaila eta nagusitasuna bakarrik kudeatu behar izan zituzten bikote urdinak besoak erabat jaitsi zituen arte eta horrela izan zen azken 40-15era arte. Final erakargarri bat geratu Ziarrusta-Huichandut eta Larralde-Aspururen artean.

Jaialdia lagunarteko partida batekin hasi zen eta Arana-Ziarrusta gazteak (30-22) Amantegi-Uribe beteranoei gailendu zitzaizkien.

Finalen datak airean daude; izan ere, prebentzio neurri berrien ondorioz, ezin izan da amaitu emakumezkoen eta gizonezkoen gomazko paleta txapelketen azken koadroa. Horregatik, osasun krisiaren bilakaeraren zain egon beharko da finalak noiz jokatuko diren jakiteko