Olatz Arrizabalaga eta Laura Saez bikoak irabazi du lehen lehia (30-24) Itsaso Pradera eta Ane Isasmendiren kontrakoa

 

Bigarren urtez abian da jada Munduko Pilota Batzarraren nesken gomazko paleta zirkuitua. Ekimenak, herri ezberdinetan, egun dauden palista onenetarikoak ikusteko aukera emango du eta beraiei elkarren aurka indarrak neurtzeko aukera ezberdina.

12 jaialditan aurrelari denek bere postuko aurkari denen kontra jokatu beharko dute atzelari ezberdina kide dutela, baita atzelariak aldatuta aurkari berberaren kontra. Atzelariek berdin.

Bakoitzak lortu dituen puntuak kontuan hartuz, ostean finalerdiak eta finala jokatuko dira. Zigoitiako partiduak eman dio hasiera lehiaketari. Murgia, Iurreta, Sopela, Elorrio, Agurain, Larrabetzu, Garai, Durango eta Mallabitik pasatu ostean, ZORNOTZA-n jokatuko da azken fasea.

Zigoitiako lehen ekinean, partidu borrokatu eta txukuna jokatu zuten Arrizabalaga-Saez eta Pradera-Isasmendik. Laurek maila ona erakutsi zuten baina gorriak, faborito zirenak, lehen hamarkadan lortutako aldea mantentzea lortu zuten bukaerarte.

Olatz Arrizabalaga gaztea oso indartsu hasi zen eta bere atzelaria, beti lez, fin eta hutsik egin gabe. 9-3 aurreratu ziren eta ostean gernikar aurrelariaren indarra baretu arazi zuten arren Pradera eta Isasmendiren jokuak, eztzuten alde murriztea lortu.

Lehiaketako hurrengo zita Murgian izango da, hilaren 29an, San Miguel jaiak tarteko.