Sopela-ko udal pilotalekuan Brefel eta Necol izango dituzte aurkari igande goizean (11:30etan)

Munduko Pilota Batzarraren Banakako Pala Txapelketa Nagusiak bere bigarren ihardunaldia osptatuko du igande goizean (11:30etan) Sopela-ko udal pilotalekuan.

Bilbotik at jokatuko den ihardunaldi bakarra izango da eta bertan Zubiri eta Imanol estreinatuko dira lehiaketan. Aurkari, hurrenez hurren, Brefel eta Necol izango dituzte hauek izan baitziren Ayerbe eta Landeta garaitu iztuztenak pasa den larunbatean BIZKAIA frontoian.

Imanol eta Necol izango dira jaialdia irekiko dutenak. Elkarren aurka jokatzea arraro egingo zaie BBK liga osoa elkarrekin jokatu eta txapela jantzi ostean. Batak zein besteak ondo dakizki bakoitzaren gabeziak bai jokuz zein buruz eta ia nola kudeatzen duten jakintza hori. Printzipioz bizkaitarra faborito da baina Dax-eko aurrelariaren indarrak edozein jarri dezake arriskuan. Ostean, Brefel eta Zubiri bigarren final laurdenetako txartelaren bila. Armintzarrak afizioa alde izango du, amateur lez GMGZ lehiaketatan partidu handiak egina da Sopelan eta ezti ere beharko du Brefel indartsu agertu baitzen lehen ihardunaldian. Partidua oso irekia agertzen da.