Armintzako aurrelariak Fusto garaitu zuen (2-3) eta otsailaren 9an Bizkaia frontoian izango da Ibai Pérez edo Gaubeka-ren aurkakoan Ibargaraik, lesioa tarteko, finalaurrekoari uko egin baitio

Erik Zubiri Banakako txapelketako lehen finalista da. Larunbatean Fusto garaitu zuen eta atzo Ibargaraik, lesioa tarteko, finalaurrekoari jokatzeari uko egin ostean txapela du helburu.

Larunbatean partidu ikaragarria jokatu zuen armintzarrak. Ia guztia ‘empalatu’ zuen eta ausardia nabarmena azalduaz tantu zoragarriak lortu ere bai. Horretara Fusto argentinarraren partidu eskasak ere lagundu zuen. Argentinarra oso motel aritu zen. Aurreko egunetako arazo fisiko batzuri aurre egingo ziolakoan zegoen baina ezin izan zuen beste gauza batzuren artean aurkariak asko jokatu baitzion.

Erik-ek agian bere bizitzako garaipen garrantzitsuena lortu zuen. Orain gainera are gehiago, Ibargarai-ren lesioak finaleko atea ireki baitio. Ez da gustora izango horregaitik baina,… Nafarra lesionatuta dago eta errekuperatzeko aukerarik ez duenez jada uko egin dio jokatzeari.

Aurkaria ostiral honetan ezagutuko du. Gaubeka eta Ibai Pérez neurtuko dira Bizkaia frontoiko finalaurreko bakarrean (19:30h.), Esteban Gaubeka-k Necol garaitu zuen (3-2) eta orain final du helburu. Kostatako garaipena izan zen baina bere esperientzia baliatu zuen frantziar indartsua menperatzeko.